Urriaren 28an, asteartea, 18:30ean, Merkataritza deiak eta etxez etxeko eta Interneteko iruzurrak saihesteko hitzaldia eta mahai ingurua izanen da, Olaztiko kutlur etxean, Irache elkartearen esku.
Urriaren 10etik aurrera, Irurtzungo Pikuxar tabernan, Francisco Navarro margolariaren pintura erakusketa izanen da ikusgai.
Urriaren 17an, Altsasuko ferien barruan, Artebide Sakanako artisten elkarteak antolatutako arte erakusketa mustu zuten, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan. Erakusketa azaroaren 9ra arte egonen da ikusgai. Aurtengoa hamalaugarren edizioa da.