Azaroaren 1ean, larunbata, Uharte Arakilen III. Arto Jardunaldia izanen da; arto uzta auzolanean bilduko dute.
Azaroaren 1ean, larunbata, Ximona gaztetxeak antolatutako Udazken Azoka izanen da.
Azaroaren 1ean, larunbata, 17:00etan, Duo Chavela mexikar musika taldearen emanaldia izanen da, Dorraoko tabernan.
Azaroaren 1ean, larunbata, 19:30ean, Nafarroako Abesbatzen Elkarteak antolatutako XXX. Nafarroako Nazioarteko Ziklo Koralaren kontzertuak izanen dira, Irurtzun eta Etxarri Aranazko elizetan. Irurtzunen Indonesiako Jakartako Psalm Men Voice abesbatza izanen da, Alvin Marcoren zuzendaritzapean. Etxarri Aranatzen Estoniako Tallin hiriko Mixed Choir Huik abesbatza izanen da, Ode Purgen zuzendaritzapean.
Azaroaren 1ean, larunbata, 19:30ean, Haize Berriak Bandaren eta Aldapeko Basque Latin Jazz taldearen kontzertua, Iortia kultur gunean. Aldapekok folkloretik datorren musika instrumentu tradizonalek modu ezohikoan interpretatuta eskainiko dute Haize Berriak bandaren lagunduta. Sarrerak bazkideak 5 eurotan eta orokorra 8 eurotan eros daitezke.
Larunbatero eta igandero Barranka Txirrindularitza Taldeko talde mistoak eta BTT taldeak irteerak egiten dituzte.
Urriaren 17an, Altsasuko ferien barruan, Artebide Sakanako artisten elkarteak antolatutako arte erakusketa mustu zuten, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan. Erakusketa azaroaren 9ra arte egonen da ikusgai. Aurtengoa hamalaugarren edizioa da.
Irurtzunen, Lakuntzan, Arbizun, Altsasun eta Ziordian urriaren 31etik azaroaren 2ko tartean Arimen gaua ospatuko dute, ibilibide misteriotsu, dantza emanaldi, ipuin kontalari eta abarren bidez. Barandi tabernan ere modu berezian ospatuko dute gau misteriotsua.
Azaroaren 16ra arte, Altsasu: Merkataritza eta merkatariak atzo eta gaur erakusketa ikusgai dago, Iortia kultur gunean. Argazkien bidez merakataritzak Altsasun duen garrantzia nabarmendu nahi du erakusketak.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |