Azaroaren 6an, osteguna, 18:00etatik 19:30era, Elhuyarren Zientzia zure eskura 7 eta 10 urte bitarteako haurrendako tailerra izanen da, Zientzia eta teknologia tailerrak egitasmoaren barruan, Altsasuko liburutegian. Edukiera mugatu da, eta dagoeneko tailerra bete da.
Urriaren 17an, Altsasuko ferien barruan, Artebide Sakanako artisten elkarteak antolatutako arte erakusketa mustu zuten, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan. Erakusketa azaroaren 9ra arte egonen da ikusgai. Aurtengoa hamalaugarren edizioa da.
Azaroaren 16ra arte, Altsasu: Merkataritza eta merkatariak atzo eta gaur erakusketa ikusgai dago, Iortia kultur gunean. Argazkien bidez merakataritzak Altsasun duen garrantzia nabarmendu nahi du erakusketak.
Azaroaren 6an, 9an eta 10ean, osteguna, igandea eta astelehena, Alauda Ruiz de Azua zinemagilearen Los Domingos filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Patricia Lopez Arnaiz, Blanca Soroa, Miguwk Garces, Juan Minujin eta Mabel Rivera dira antzezleak, eta filmak Ainararen istorioa kontatzen du; 17 urteko gazte idealista eta bikainak, unibertsitateko zein karrera ikasiko duen erabaki behar du, edo hori egitea nahi du familiak. Jainkoarengandik gero eta gertuago sentitza da, eta klausurako mojaren bizitza besartzeko asmoa duela adieraziko du. Albisteak ezustean harrapatuko du familia osoa. Emanaldiak: Azaroak 6, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro). Azaroak 9, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro). Azaroak 10, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).
Azaroaren 6an eta 9an, osteguna eta igandea, 'Esa cosa con alas' filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Emaztearen bat-bateko eta ustekabeko heriotza prozesatu nahian, aita gazte batek errealitatearen kontrola galdu du, itxuraz gaiztoa den presentzia bat bere bi seme-alaba txikiekin partekatzen duen apartamentuko zoko ilunetatik jausten hasi zaionean. Emanaldiak: Azaroak 6, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro). Azaroak 9, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |