Azaroaren 9an, igandea, Eszenika Norte konpainiaren antzezlanaren emanaldia eginen dute, Olaztiko kultur etxean. Antzezlanaren egoitza artistikoa egin dute bertan.
Azaroaren 9an, igandea, 17:30ean, Errauskine Rock antzezlanaren emanaldia izanen da, Irurtzungo kultur etxean, Nafarroako Gobernuak Euskararen egunaren harira antolatutako Gora Gora Fest! egitasmoaren barruan. Sarrera doakoa izango da, gonbidapenarekin.
Azaroaren 9an, igandea, 17:30ean, NILU zirko ikuskizuna izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean, Sendaberri Paisaia eszeniko berriak programaren barruan. NILU erresilientzia, bilaketa eta diskidetasunezko bidaia bat da, gizakiak urarekin duen harremanari buruz hausnartzera eta etorkizuneko belaunaldiendako zaindu eta babesteko beharraz jabetzera gonbidatzen duena.
Larunbatero eta igandero Barranka Txirrindularitza Taldeko talde mistoak eta BTT taldeak irteerak egiten dituzte.
Urriaren 17an, Altsasuko ferien barruan, Artebide Sakanako artisten elkarteak antolatutako arte erakusketa mustu zuten, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan. Erakusketa azaroaren 9ra arte egonen da ikusgai. Aurtengoa hamalaugarren edizioa da.
Azaroaren 16ra arte, Altsasu: Merkataritza eta merkatariak atzo eta gaur erakusketa ikusgai dago, Iortia kultur gunean. Argazkien bidez merakataritzak Altsasun duen garrantzia nabarmendu nahi du erakusketak.
Azaroaren 9an, igandea, Arbizun, Etxarri Aranatzen eta Bakaikun, eta hilaren 16an, Lakuntzan, izanen dira telesailaren denboraldi berriaren lehenengo kapituluaren emanaldia. Euskarazko ikus-entzunezkoak zabaltzeko EITBren eta UEMAren akordio bati esker izanen dira emanaldiak.
Azaroaren 7an eta 9an, ostirala eta igandea, Gozamenez egitasmoaren ekimenak izanen dira, Intxostiapunta gazte gunean. Ostiralean, Gozamenez kutxa izanen da, 18:00etatik aurrera, eta igandean, Bingoxo Gozamenez betetako bingoa izanen da. Ekimena Azaroak 25 Emakumeen k ontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko harira Altsasuko Berdintasun zerbitzuak antolatutako programaren barruan dago ere.
Azaroaren 6an, 9an eta 10ean, osteguna, igandea eta astelehena, Alauda Ruiz de Azua zinemagilearen Los Domingos filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Patricia Lopez Arnaiz, Blanca Soroa, Miguwk Garces, Juan Minujin eta Mabel Rivera dira antzezleak, eta filmak Ainararen istorioa kontatzen du; 17 urteko gazte idealista eta bikainak, unibertsitateko zein karrera ikasiko duen erabaki behar du, edo hori egitea nahi du familiak. Jainkoarengandik gero eta gertuago sentitza da, eta klausurako mojaren bizitza besartzeko asmoa duela adieraziko du. Albisteak ezustean harrapatuko du familia osoa. Emanaldiak: Azaroak 6, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro). Azaroak 9, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro). Azaroak 10, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).
Azaroaren 6an eta 9an, osteguna eta igandea, 'Esa cosa con alas' filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Emaztearen bat-bateko eta ustekabeko heriotza prozesatu nahian, aita gazte batek errealitatearen kontrola galdu du, itxuraz gaiztoa den presentzia bat bere bi seme-alaba txikiekin partekatzen duen apartamentuko zoko ilunetatik jausten hasi zaionean. Emanaldiak: Azaroak 6, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro). Azaroak 9, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).
Azaroaren 7tik 9ra eta 11n, sainduaren eguna, ospatuko dituzte festak Irurtzunen.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |