Azaroaren 14an, ostirala, 17:00etan, Leticia Garces Larrearen Gurasotasun baikorra tratu onetan hezteko hitzaldia izanen da, Altsasuko Gure Etxean, Zelandiko Guraso elkarteak antolatuta.
Azaroaren 14an, ostirala, 'Segada, Faxismoak Nafarroako kirol mundua ezeztatu zuenekoa' hitzaldi zikloa iritsiko da Altsasura. Mikel Huarte eta Amaia Urkijo izango dira hizlariak
Azaroaren 14an, ostirala, 18:00etan, "etxerako bidean, elkartasuna eta babesa" sustatzen duen Harrera elkartearen 5000 bazkide baietz, orain harrera! kanpainaren aurkezpena izanen da, Lakuntzako Haizea elkartean.
Azaroaren 14an, ostirala, 18:00etan, Indarkeria matxista digitalari buruzko film laburrak eta foruma Marta Cilveti Loperenarekin, Intxostiapunta gazte gunean, Azaroaren 25 Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra egunaren harira Gazteria eta Berdintasun zerbitzuek antolatutako egitarauaren barruan.
Azaroaren 14an, ostirala, 18:00etan, Lakuntzako kultur etxean, Sakanako Itaiak Te doy mis ojos filmaren emanaldia eta solasaldia antolatu du, Azaroaren 25 Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira antolatu duen egitarauaren barruan. Ondoren, merendua.
Azaroaren 14an, ostirala, 18:30ean, Irakurkide txakurrekin irakurtzeko Biak Bat elkartearen tailerra izanen da, Olatzagutiko liburutegian. Plazak mugatuak dira, eta aurretik izena eman daiteke liburutegian.
Azaroaren 16ra arte, Altsasu: Merkataritza eta merkatariak atzo eta gaur erakusketa ikusgai dago, Iortia kultur gunean. Argazkien bidez merakataritzak Altsasun duen garrantzia nabarmendu nahi du erakusketak.
Ostiraletan, 19:00etan, Pediatria zerbitzu duin baten alde: 1,5 pediatra! elkarretaratzeak deitu dituzte, Altsasuko udaletxearen aurrean.
Azaroaren 14an eta 15ean, ostirala eta larunbata, Arbizuko Gazte Asanbladak antolatutako ospakizuna izanen da.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |