Larunbatero eta igandero Barranka Txirrindularitza Taldeko talde mistoak eta BTT taldeak irteerak egiten dituzte.
Azaroaren 16ra arte, Altsasu: Merkataritza eta merkatariak atzo eta gaur erakusketa ikusgai dago, Iortia kultur gunean. Argazkien bidez merakataritzak Altsasun duen garrantzia nabarmendu nahi du erakusketak.
Azaroaren 9an, igandea, Arbizun, Etxarri Aranatzen eta Bakaikun, eta hilaren 16an, Lakuntzan, izanen dira telesailaren denboraldi berriaren lehenengo kapituluaren emanaldia. Euskarazko ikus-entzunezkoak zabaltzeko EITBren eta UEMAren akordio bati esker izanen dira emanaldiak.
Azaroaren 13an eta 16an, osteguna eta igandea, Jeunes Meres zinemagilearen Recién nacidas filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Jessica, Perla, Julie, Ariane eta Naima ama gazteentzako aterpe batean bizi dira. Emanaldiak: Azaroak 13, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro). Azaroak 16, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).
Azaroaren 13an eta 16an, osteguna eta igandea, David Trueba zinemagilearen Siempre es invierno filmaren emanaldia izanen da: Miguel paisaia arkitektoa Belgikara joan da Marta andregaiarekin, biltzar batean parte hartzera. Han, harremana amaitu egin da, eta, bikotekidearekin hautsi ondoren, beste egun batzuetan bakarrik geratzea erabaki du, bere etorkizuna berriro osatzeko. Apurtuta eta galduta, Miguelek Olga ezagutu du, arkitekturari buruzko kongresuan boluntario gisa lan egiten duen emakumea. Emanaldia: Azaroaren 13an, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (4,5 euro). Azaroaren 16an, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 5 euro; egunean bertan, 6 euro).
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |