Azaroaren 19an, asteazkena, 19:00etan, Punto Bobo Itxaso Martin egilearen eleberriari buruzko solasaldia izanen da, Irurtzungo Pikuxar Ganbaran. Literatur solasaldia Aizpea Euskara Taldeak antolatu du, besteak beste, Pikuxar elkartearen, Irurutzungo Udalaren eta Sakanako Mankomunitatearen laguntzarekin, Euskararen egunaren harira antolatzen duen Euskal Ekitaldiak egitarauaren barruan. Argazkia: EREIN ARGITALETXEA
Azaroaren 19tik aurrera Manuel Delgadoren Ibili, behatu eta arnasa hartzen dut Basaburuako basoan argazki erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar tabernan.
Azaroaren 18an eta 19an, asteartea eta asteazkena, 17:30ean, Altsasuko Berdintasun zerbitzuak eta liburutegiak antolatutako Feminismoa irakurgai literatura solasaldiaren udazkeneko saioak izanen dira, Iortia kultur gunearen erabilera anitzeko aretoan. Asteartean gaztelaniaz izanen da, eta Naia Carlos Mendiorozekin Annie Ernaux idazlearen La mujer helada liburuari buruzko hitz egingo dute. Asteazkenean euskarazko saioa izanen da eta Iratxe Retolaza Gutierrezekin Garazi Arrularen Gu orduko hauek liburuari buruz hitz eginen dute. Ekimena azaroaren 25aren Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunaren harira antolatutako programaren barruan antolatu du zerbitzuak.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |