6 eta 12 urte bitarteko 70 gaztetxok, hamazazpi taldetan banatuta, parte hartuko dute Nafarroako lehenengo Kantari ikuskizunean; azaroaren 21ean, ostirala, izanen da, Iortia kultur gunean.
Azaroaren 21ean, ostirala, 19:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean, Aranburugoitiarrak Xabier Artieda etxarriarrak eta Lorena Arangoa irurtzundarrak elkarrekin sortu duten umorezko antzezlanaren emanaldia izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Protagonistak herri kiroletako tradizio handiko familia bateko anai-arrebak dira, eta erakustaldia egiten saiatzen dira "baina ez zaie ongi ateratzen". Sarrerak 6 eurotan eros daitezke Etxarri Aranazko Udalaren webgunean.
Azaroaren 21ean, ostirala, 21:30ean, EHE Euskal Herrian Euskarazek antolatutako bertso afaria izanen da, Kukuerreka elkartean, Haizea Arana eta Aner Peritz bertsolariekin. Txartelak 15 eurtan eros daitzeke Lezea eta Arkangoa tabernetan.
Azaroaren 19tik aurrera Manuel Delgadoren Ibili, behatu eta arnasa hartzen dut Basaburuako basoan argazki erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar tabernan.
Ostiraletan, 19:00etan, Pediatria zerbitzu duin baten alde: 1,5 pediatra! elkarretaratzeak deitu dituzte, Altsasuko udaletxearen aurrean.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |