Azaroaren 22an, larunbata, Sakanako Mankomunitateak antolatutako emakumeendako kirol topaketa berezia izanen da, Pikuxarren.
Azaroaren 22an, larunbata, Santa Zezilia egunean, Haize Berriak banda musikarien sainduaren eguna ospatuko dute Zuhatzun eta Ekain eginen dituzte kalerjirekin; banda kide berrien herrietan egiten ohi dituzte sainduaren egunean kalejira. Zuhatzun 10:30ean izanen da, eta 11:00etan, Ekain. Ondoren, Altsasun eginen duten emanaldiarekin amaituko dute eguna.
Azaroaren 22an, larunbata, Irantzu Gonzalez Dantza Eskolaren hamargarren urteurrenaren ospakizuna izanen da, eta horretarako dantzariek Altsasuko plazak hartuko dituzte eta bertan emanalditxo bat emanen dute: 11:15ean, Zumalakarregi, Iortia, Txirinbulu, San Juan eta Amandrea plazetan dantza eginen dute, eta gero 11:30ean Foru plazara joanen dira (eguraldiaren arabera lekualdaketa egon daiteke) eta bertan dantza ikuskizuna izanen da; amaitzeko, dantzariendako txokolate jana eta sorpresak izanen dira. Dantza eskolako 15 urtetik gorako komunitatea herri bazkarian bilduko da.
Azaroaren 22an, larunbata, 13:00etan, Irurtzungo Pikuxar plazan, Gwilym Bowen Rhys galesko folk musikariaren kontzertua izanen da.
Azaroaren 22an, larunbata, I. Piku Mus Azkarra txapelketa antolatu dute, Pikuxarren. 16:00etan hasiko da txapelketa, eta ordu erdi lehenago izanen da izena ematea, bikote bakoitzak 15 euro ordaindu beharko du, eta gehienez 32 bikote parte har dezakete. Lau sari izanen dira: urdaiazpikoa, gazta eta ardoa; gazta, txorizoa eta ardoa; txorizo, gazta eta ardoa; gazta eta ardoa
Azaroaren 22an, larunbata, 19:30ean, Antonio Romera Chipi artistaren El bar nuestro de cada día umorezko bakarrizketa musikalaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Chipi-k taberna batean meza bat irudikatzen du, non umorea, herri jakinduria eta emzoioa nahasten diren. Sarrerak 12 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.
Larunbatero eta igandero Barranka Txirrindularitza Taldeko talde mistoak eta BTT taldeak irteerak egiten dituzte.
Azaroaren 19tik aurrera Manuel Delgadoren Ibili, behatu eta arnasa hartzen dut Basaburuako basoan argazki erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar tabernan.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |