Azaroaren 23an, igandea, 12:00etan, Mar Mar konpainiaren Arrainak bihotzean familiarteko antzezlanaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Martik ez daki beldurrak non bizi diren; hortaz, lasai bizi da kresal usaina duen kostaldeko herri batean. Nahitaezko bidaia hasiko du itsas hondoan zehar eta beldurren eta arrainen hizkuntza ikasi beharko du. Sarrerak 4 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.
Azaroaren 23an, igandea, 17:00etan, Xomorroak Spasmo teatro konpainiaren familiarteko ikuskizunaren emanaldia izanen da, Olaztiko kultur etxean; keinu umorezko ikuskizun bat da, zomorro mota gehiago dago munduan gainerako animalia gutiena baino, baina haien txikitasuna dela eta gutxitan ikusten da zein apartak diren. Emanaldia euskaraz izanen da; sarrerak 3 eurotan aurretik eros daitezke Olaztiko Udalaren webgunean, eta egunean bertan 3,5 eurotan.
Larunbatero eta igandero Barranka Txirrindularitza Taldeko talde mistoak eta BTT taldeak irteerak egiten dituzte.
Azaroaren 19tik aurrera Manuel Delgadoren Ibili, behatu eta arnasa hartzen dut Basaburuako basoan argazki erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar tabernan.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |