Azaroaren 28an, ostirala, 17:30ean, Lego tailerra antolatu dute, Etxarri Aranazko liburutegian.
Azaroaren 28an, ostirala, 18:30etik 20:00etara, Etxarri Aranazko kultur etxean Haurren aurkako indarkeriaren prebentzioa eta babesa kirolean, Iñaki Alonso Romero kirolean haurrean aurkako indarkeriaren prebetzioan adituaren hitzaldia: haurrendako ingurune seguruak nola sortu, kirol mudnuaren adruae ta helduen rola eta jarrera kirol ingurunean. Hitzaldia Sakanako Mankomunitateak antolatu du, Etxarri Aranazko Udalaren eta Sakanako Futbol Taldeen laguntzarekin, eta gaztelaniaz izanen da.
Azaroaren 28an, ostirala, 18:30ean, Ceci eta Adri bikotearen konzertua izanen da, Iratxo elkartean. Musikariek euskal kantuen eta rantxeren emanaldia eginen dute.
Azaroaren 28an, ostirala, Arbizuko Lonbren dendan 'Txerriak eta loreak' eleberri berriaren aurkezpen "berezia" eginen du Jon Arretxe idazleak. Besteak beste, nobela herrian kokatu du.
Azaroaren 28an, ostirala, 19:30ean, Mucho Bueno ardoaren sasoi berriaren aurkezpena eginen du Ahikar Azkonak, Barandi tabernan; ekitaldian urdaiazpiko ebakitzailea izanen da ere. 23:00etan, AM Hours DJak egonen dira ere Olaztiko tabernan.
Azaroaren 19tik aurrera Manuel Delgadoren Ibili, behatu eta arnasa hartzen dut Basaburuako basoan argazki erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar tabernan.
Azaroaren 28an, ostirala, eta 30ean, igandean, Azaroaren 25 Indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira ekimenak antolatu dituzte Intxostiapunta gazte gunean, Altsasuko Udaleko Gazteria eta Berdintasun zerbitzuak antolatuta. Ostiralean, 18:00etan, pankarta eta photocalla eginen dute, eta igandea, ordu berean, gaia lantzeko gazte zinema izanen da.
Ostiraletan, 19:00etan, Pediatria zerbitzu duin baten alde: 1,5 pediatra! elkarretaratzeak deitu dituzte, Altsasuko udaletxearen aurrean.
Azaroaren 28an, ostirala, 23:00etatik 07:00ak arte, Tekno elkartasun jaialdia antolatu dute, Indar Gorrirekin elkartasunean; Larreta, Morti, Kale Tekno, Zigix eta Vulture DJk parte hartuko dute.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |