Sakanako Mankomunitateak balioetan oinarritutako txapelketa Olaztin hasi zen
Azaroaren 30ean, igandea, Bigarren Eskuko Elkartasun Azoka izanen da, Uharte Arakilen, Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kulturartekotasun zerbitzuak, Sakana Harrera Haranak eta Felipe Rinaldi Fundazioak antolatuta.
Azaroaren 30ean, igandea, 10:00etatik aurrera, Piku bigarren eskuko azoka izanen da, Irurtzungo Barazki plazan. Etxean dagoeneko erabiltzen ez denari bigarren aukera ematea da azokaren helburua.
Azaroaren 30ean, igandea, 12:00etan, Aiaupenanik, a ze itzek! Aiaiupenanik euskara taldearen Lakuntzako hitz bildumaren aurkezpena izanen da, Lakuntzako plazan. Ondoren, zuhaitz bat landatuko dute eta auzatea izanen da. Liburua salgai izanen da ere.
Azaroaren 30ean, igandea, Palestina: Situación actual y claves del conflicto Lidon Sorianoren hitzaldia izanen da, 18:00etan, Lakuntzako Pertza elkartean. Aurretik, 17:00etan, Lakuntzako plazan, harrera eginen zaio eta Elai Alai dantza taldeak eta Txingurriyek elkarteak parte hartuko dute.
Azaroaren 30ean, igandea, 18:00etan, Nafarroa, zinema lurraldea programaren film labur finalisten emanaldia izanen da, Olaztiko kultur etxean. Lanen artean Nahia y el guardián del bosque herrian grabatutako film laburraren aurkezpena eginen dute. Sarrerak euro batean eros daitezke, eta proiekzioaren ondoren publikoaren sarirako bozketa eginen dute ikusleek. Nafarroa, zinema lurraldea programako 2026ko finalistak: Inmaculada, Guillermo Rojo y Jesús Cardiel (Dicastillo) Pluvia, Iñigo Floristán (Arguedas)Txoriak, Sandra Iraizoz (Mendavia) Amarraditos, Arturo Mombiedro (Tafalla)Cruce de caminos, Bárbara Fernández (Huelva) Corazón distinto, Gabriel Mansilla (Ribaforada) Nahia y el guardián del bosque, Sara Oneca y Javier Cabanas (Olazti/Olazagutia) El parque de los balas, Mario Huerta (Pamplona) Segundo contacto, Carlos Godoy (Arguedas) A fuego lento, Adriana Pueyo (Allo)
Larunbatero eta igandero Barranka Txirrindularitza Taldeko talde mistoak eta BTT taldeak irteerak egiten dituzte.
Azaroaren 19tik aurrera Manuel Delgadoren Ibili, behatu eta arnasa hartzen dut Basaburuako basoan argazki erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar tabernan.
Azaroaren 28an, ostirala, eta 30ean, igandean, Azaroaren 25 Indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira ekimenak antolatu dituzte Intxostiapunta gazte gunean, Altsasuko Udaleko Gazteria eta Berdintasun zerbitzuak antolatuta. Ostiralean, 18:00etan, pankarta eta photocalla eginen dute, eta igandea, ordu berean, gaia lantzeko gazte zinema izanen da.
Azaroaren 27an, 30ean eta abenduaren 1ean, osteguna, igandea eta astelehena, Oliver Laxe zinemagilearen eta Cannes sariketan film onenaren saria irabazi zuen Sirat filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Gizon bat eta haren semea Maroko hegoaldeko mendien erdian galdutako rave batera iritsi dira. Mar bere alaba eta arrebaren bila dabiltza, duela hilabete batzuk egunsentirik gabeko festa horietako batean desagertu baitzen. Basamortuan egingo den azken festa baten bila dabiltzala, ravero talde bati segitzea erabaki dute. Desagertutako neska aurkitzea espero dute. Emanaldiak: Azaroak 27, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (4,5 euro). Azaroak 30, igandea, 19:30ea, Iortia kultur gunearen areto handian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro). Abenduak 1, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian (4,5 euro). Hizkuntza: gaztelania.
Azaroaren 27an eta 30ean, osteguna eta igandea, Ruben Fleischer zinemagilearen Ahora me ves frankiziaren hirugarren filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Emanaldiak: Azaroak 27, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro). Azaroak 30, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro).
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |