Udalak haur hezitzaileen lan-poltsa sortuko du

Guaixe 2017ko mai. 8a, 10:01

Txirinbulo haur eskolan haur hezitzailearen lanpostuan aldi baterako kontratazioaren bidez aritzeko Altsasuko Udalak izangaien zerrenda osatuko du. Lan-poltsak 3 urteko iraupena izanen du: 2017ko garilaren 1etik 2020ko garagarrilaren 30era arte. Eskabideak maiatzaren 19ra arte aurkeztu daitezke Altsasuko udaletxean.

Interesa duten pertsonek honako baldintzak bete beharko dituzte: Haur Hezkuntzako goi mailako teknikariaren titulua, Haur Hezkuntzako maisu-maistren lanbidean aritzeko gaitzen duen graduko titulua edo Haur Hezkuntzako espezialitateko maisu-maistren titulua edo horren baliokidea izatea; 18 urte beteta izatea; aisialdiko begiralea izateko titulu homologatua edukitzea; EGA titulua edo baliokidea (titulaziorik eduki ezean, euskara proba gainditu beharko da (Hizkuntz Eskola Ofizialeko C1 maila); Nafarroako Enplegu Zerbitzuan lan eskatzaile gisa edo lan hobekuntzarako inskribaturik egotea, maiatzaren 19ko 14:00ak baino lehen, sexu-izaerako delituen ziurtagiri negatiboa eta elikagaiak erabiltzeko ikastaroa (kontratazioa egin aurretik). Udalaren web orrian daude deialdiari buruzko argibide guztiak.