guaixe.eus

6 tantorengatik… liga titulurik gabe

  Kirola  Altsasu

CBASKek Final Fourreko finala galdu zuen, 51 eta 57, Megacalzado Ardoiren kontra

Asteburuan gizonezkoen senior mailako 1. maila autonomikoan liga titulua erabakitzeko Final Fourra jokatu zen. Final Fourrera iritsi ziren lau taldeak CBASK Altsasu, Megacalzado Ardoi, Escaleras Aguerri eta Oberena izan ziren.

Larunbatean Oberenaren kontra lehiatu zen CBASK Altsasu. Partida oso konplikatua aurreikusten zen, Oberena maila horretako talde onenetakoa baita. Erronka moduan ikusten zuten partida altsasuarrek baina CBASKek sorpresa eman zuen eta final handirako sailkatu zen, partida zirraragarrian 2 tanto eskasekin Oberenari 67 eta 69 irabazi eta gero.

Finalean Escaleras Aguerriri 57 eta 67 irabaztetik zetorren Megacalzado Ardoi izan zuen aurkari CBASKek. “Oso partida borrokatua izan zen. Hasieran CBASK okerrago hasi zen, 14-15 tantoko aldea atera zion Ardoik. Baina gutxinaka buelta eman zioten partidari eta berdintzea eta lauzpabost tantoko aldeko aldea izatera lortu zuen CBASK-ek. Partida bukaera ikusgarria izan zen, bi taldeek irabazi ahal zezaketelako, aldea txikia baitzen. Baina Ardoik partida bere aldera jartzen jakin zuen eta, azkenean, 51 eta 57 irabazi zion CBASK taldeari” adierazi digu CBASK-eko Begoñak.

Zaleei eskerrak
CBASK-ek Final Fourrera taldea animatzera gerturatutako altsasuarren animuak eskertu nahi ditu. “Jende asko etorri da guri animatzera eta os giro ederra sortu zuten kantxan. Espero baino basket zale altsasuar gehiago gerturatu ziren, eta izugarri animatu zuten taldea. CBASK klubeko gainontzeko taldeko neska-mutilak ere finalera gerturatu ziren. Jokalariek asko eskertu zuten zaleek sortutako giro bikaina eta emandako animuak” diote CBASK-en. Bigarren urtez finalera sailkatu da CBASK, baina, gutxigatik, finala galdu du. Ea hirugarrenean iristen den txapeldun izateko aukera!

Ikusi argazki guztiak handiago

6 tantorengatik… liga titulurik gabe - 1

6 tantorengatik… liga titulurik gabe - 2

6 tantorengatik… liga titulurik gabe - 3

6 tantorengatik… liga titulurik gabe - 4

6 tantorengatik… liga titulurik gabe - 5

6 tantorengatik… liga titulurik gabe - 6

6 tantorengatik… liga titulurik gabe - 7

6 tantorengatik… liga titulurik gabe - 8

6 tantorengatik… liga titulurik gabe - 9

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak