guaixe.eus

Xurruten gastronomia festa

  Gizartea  Altsasu

Alde Zaharreko tabernak elkartzen dituen Xurrut elkarteak pintxo asteburua antolatu du. Gaur hasi eta domeka bitartean Gautxori, Koxka, Lezea, Xume eta Urtzi tabernetan gastronomia-gutiziak dastatzeko aukera izanen da, egunero, 19:00etatik aurrera. Hori horrela izateko makina bat proba egin dituzte aurreko egunetan bost tabernetako sukaldeetan. Pintxo eskaintza bereziarekin batera, haiek dastatzen dituztenak sarien zozketan sartuko dira, afariak eta produktu loteak. Xurruteko kideek miniaturazko gastronomiaz gozatzeko gonbidapena egin dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak