Elikagai bilketa handirako boluntarioak behar dira

Guaixe 2017ko mai. 25a, 18:34

Izena eman nahi dutenek Sebastian Uhalde, Txan, apaizari eman diezaiokete, elizan 19:30etik 19:45era.

Nafarroako Elikagai Bankuak jaki bilketa handia eginen du garagarrilaren 2an eta 3an, ostiralean eta larunbatean. Bilketa horrekin Nafarroako Elikagai Bankua hornitu eta hark herrialdeko 8.000 familia lagunduko ditu. Udaberriko eta udazkeneko bilketa handiekin urtean zehar bankuak banatzen dituen elikagaien %18 inguru eskuratzen du. Altsasun lau bilketa puntu egonen dira eta antolatutako txandetan aritzeko 48 pertsona beharko dira.