Arbizuk badu liburuaren astea

Guaixe 2017ko api. 17a, 09:36

Arbizuko Udalak liburuei eskainitako egitaraua prestatu du hilaren 18tik 28ra. Egitaraua txikienek zabalduko dute. Josema Leitzak Hiru txerritxoak Sandindegin bertso-ipuina sortu du eta hura marrazteko tailerra izanen da hilaren 18an eta 19an, asteartean eta asteazkenean, 18:00etan, liburutegian. 6 urtetik gorako haurrek parte hae dezakete, baina 10 saio bakoitzean.

Bi tailer horien ondoren, hilaren 20an, ostegunean, dado magikoekin ipuinak asmatzera jolasteko aukera izanen da liburutegian. Liburu markagailuak ere margotuko dituzte. 18:00etan hori ere. Txikienendako liburu aurkezpen batekin despedituko dute astea. Castillo Suarezek Nemo kapitainaren azken bidaia liburua aurkeztuko du, ostirala 21ean, 18:30ean.

Udaberri azoka izanen da atzera ere, hilaren 23an. Lore eta landareen artean liburuen trukerako mahai bat jarriko du Arbizuko Udalak. Azkenik, eta Bilgune Feministak antolatuta, Laura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak liburua aurkeztuko dute apirilaren 28an, 18:00etan, udaletxeko batzar gelan.