Bertakoa kontsumitzeaz

Guaixe 2017ko mai. 3a, 08:10

Bihar, maiatzaren 4an, 18:00etan, Arbizuko Utzuganen.

Sakanako produktuak ibarrean bertan kontsumitzeko aukeraz, salmeta zuzenaz, 0 kilometro kontzeptua... Horretaz ariko dira Sakanako Laborantza Foroan bihar. Horretarako, Slow Food Navarra taldeko kideen eskarmentua baliatuko dute.

Sakanako Garapen Agentziak sustatuta sortu zen Sakanako Laborantza Foroa. Ibarreko lehen sektorearen topagunea izan nahi du. Gainera, beste eskualdeetako esperientziak ezagutzeko aukera eman nahi du. Horretarako, aldian behin, beste elkarteetako kideeak euren esperientzien berri sakandarrei azaltzera gonbidatzen ditu.