Erkudengo Ama abesbatza Bakaikun

Guaixe 2015ko urr. 3a, 11:26

Domekan, 12:45ean, elizan, mezaren ondoren.

Nafarroako Abesbatzen Elkarteak Koroak Nafarroan kontzertu zikloa antolatu du. Elkarteko abesbatzen eguneroko lana herrialdean bertan erakustea du helburu zikloak. Hala, Altsasuko Erkudengo Ama abesbatza Bakaikuko elizan eskainiko du kontzertua. Etzi izanen da, mezaren ondoren. Altsasuko abesbatzak kantu sakroekin hasiko du bere emanaldia. Hego Amerikako folkloreko doinuekin segituko dute Euskal Herrikoekin bukatzeko. Inma Arroyok zuzendutako abesbatzak herriko seme Lorenzo Ondarraren Matalaz obra ere tartekatu du egitarauan.