Festak iragartzeko kartel lehiaketa

Guaixe 2016ko eka. 7a, 08:04

Bakaikuko kultura batzordeak festak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du. Aurkeztutako lan guztietan honako testua egon beharko du: Bakaikuko festak 2016 uztailaren 22tik 26ra. Lehiaketak bi maila ditu: 7 urte bitartekoena eta 14 urte artekoena. Lanak, gutun-azal baten barruan, San Joan egunean aurkeztu daitezke, opila jasotzerakoan. Hautatutako lanak festen egitarauko azalean argitaratuko da. Lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa, bestalde, festetan izanen da ikusgai.