Urriaren 8an Katxarro Eguna Bakaikun

Guaixe 2016ko ira. 28a, 13:56

Goizeko 10:00etatik aurrera ibilgailu klasikoen topatunea izango da Bakaiku. Izena ematea zabalik dago

Aurreko urteko arrakasta ikusita, bigarrenez Katxarro Eguna antolatzea erabaki du Bakaikuko Bakarrekoetxea elkarteak. Urriaren 8an izango da, larunbatarekin. Goizeko 10:00etatik aurrera auto klasikoen topaleku izango da Bakaikuko plaza. Autoak, motorrak, kamioiak, bizikletak… mota guztietako katxarroak biltzea, hori helburua. Antolakuntzak parte-hartzaileendako auzatea antolatuko du eta, ondoren, Sakanatik barna ibilbidea egingo dute guztiek. Bukatzeko, bazkaria izango da elkartean. Izena ematea zabalik dago urriaren 2ra arte, 680 825 557 telefonoan edo katxarroeguna@gmail.com posta elektronikoan (bazkaria, helduek 20 euro eta haurrek 8 euro).