Bigarren kanpamendua jaso dute Zeberiok eta Romerok

Guaixe 2016ko ira. 29a, 09:24

Cho Oyu (8.201 m) igotzeko bidean, bigarren kanpamendua muntatzea lortu dute bi mendizaleek

Javier Zeberio Arraras bakaikuarra Himalayan dago, Joanma Romero valentziarrarekin batera, Cho Oyu (8.201m), bere lehen zortzimilakoa, igotzeko espedizioan. Oinarrizko kanpamenduan (5.675 m) altuerari egokitzapen prozesua egin zuten. Ondoren, 6.400 metrotan lehen kanpamendua jaso zuten eta 7.100 metrotan bigarrena jasotzea zen euren asmoa, baina elurragatik eta eguraldi baldintza kaxkarrengatik nahikoa atzeratu zaie eta eguraldiak onera egiteko itxaron beharrean izan dira. Dena den, azken berriek diotenez, 7.100 metrotan bigarren kanpamendua muntatzea lortu dute. Ondoren, oinarrizko  kanpamendura jaitsi ziren (5.675 m), igoerari ekiteko indarrak berreskuratzen. Asmoa bigarren kanpamendua 7.450 metrotara igotzea da, gailur saiakera egiten dutenean.

http://racetracker.es/rt/dezeroacim/cho-oyu
Espediziokideak orain arte egindako ibilbidea markatzen duen aplikazioa, eta momentuan espediziokideak non dauden, zein altueran, latitudean eta longitudean.

De zero a cim
Romerok eta Zeberiok Facebookean duten orria, euren ibilbidearen berri ematen duena.