Anda, zazpi euskal eskultoreetako bat

Guaixe 2016ko abe. 22a, 19:06

Donostiako Gros auzoko Okendo kultur etxean 7 euskal eskultoreak erakusketa ikusgai dago ostiralaz geroztik eta ilbeltzaren 28ra arte. Zazpi eskultoreen artean Jose Ramon Anda bakaikuarra dago, besteak Ricardo Ugarte, Jose Zugasti, Iñaki Ruiz de Egino, Iñigo Arregi, Iñaki Olazabal eta Koldobika Jauregi dira. Joan den mendeko 50eko hamarkadako Gaur taldearen ondoren etorri zen eskultore belaunaldi berriko kideak dira denak. Zazpiek osatutako lanak Arantzazun erakutsi zituzten Amets-kabi izenburupean, 2014ko udazkenean. Erakusketa arrakastatsua izan zen.

Arantzazukoari jarraipena eman nahi izan zioten eta Donostiaren kultur hiriburutzak proiektuari beste ikusgarritasun bat emanen ziola uste izan zuten. Baina haien proiektua atzera bota zuten. Baina 2016an “eskultura garaikideari buruzko gogoeta egiteko” balio zezakeen erakusketa antolatzeko asmoan ez zuten etsi.

Berriro elkartu dira zazpiak. Erakusgelaren espazio banaketaren arabera eskultore bakoitzak launa lan aukeratu eta ikusgai jarri ditu. Egurra, altzairua, brontzea… material ezberdinez egindako lanak dira guztiak. Andak izenik gabeko hiru eskultura eta Sartu ahal baduzu V (maketa) jarri  ditu erakusketan.

Ordutegia
Astegunetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.
Larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
Abenduak 21ean, 24an, 31n eta ilbeltzaren 5ean, 10:00etatik 14:00etara.
Ilbeltzaren 19an, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Igandeak eta jaiegunak, itxita

Bisita gidatua
Ilbeltzaren 13an, ostiralean, 19:00etan.

Argazkiak: Donostiako Okendo kultur etxea.

Erlazionatuak

Anda Arantzazun

Guaixe 2014 ira 13 Bakaiku