Bakaikun euskalkia indartzen

Euskerian ikastaroa hasi da

Guaixe 2017ko mar. 24a, 08:31

Lau ostiraletan ordu beteko saioak Bakaikuko euskalkia berreskuratzeko. Saio motz eta dinamikoak. Gonbidapen hori luzatu zieten bakaikuarrei eta joan den ostiraleko aurreneko saiora 20 herritar aurkeztu ziren. Hainbat dinamikaren bidez, Aitor Irigoien irakasleak oinarri batzuk eman zizkien. Ikastaroak gaur eta hurrengo bi ostiraletan izanen du segida, 18:30etik 19:30era, Bakaikuko udaletxeko goiko aretoan. Ateak irekiak daude.