Gaztainak jaso, jan, landatu

Guaixe 2021ko urr. 28a, 08:36

Hori guztia egin zuten bakaikuarrek igandean.

Lainopean bada ere, Mandubitatik Izkibilera joan ziren bakaikuarrak domeka goizean. Eta handik autzetxerantz jo zuten. Bidean gaztainondoei buruzko argibideak eman zituen Agustin Lopez de Zubiriak, eta haiek adi entzun zituzten Gaztaina Mozte Egunean parte hartu zuten 25 bakaikuarrek. Ibilaldia iñurriya gaztainondoak markatzeko baliatu zuten. Joan den urtean saboia eta latxa markatu zituzten. Ibilaldia, jakina, gaztainak hartzeko baliatu zuten. Haiek gero egosi eta pintxoak egin zituzten. Bitartea txikienek gaztainak lorontzitan landatu eta etxera eraman zituzten. Landareak sortuz gero, basoan aldatuko dituzte.