Gaur, 18:00etan, hasi dira Irurtzungo festak. 26 urte bete dituen Orritz dantza taldeko Oskia Ollakarizketak eta Aitor Larraza alkateak bota dute suziria.
Abardiak jartzearekin batera, San Joan bezperako gauean etxeak urte guztian babesteko landareak jartzen dira Altsasuko etxeetan. Javi Bergararen bideoak horren berri ematen du.
Gure Esku Dagok nafarrak Iruñeko zezenplazara deitu zituen, erabakitze eskubidearen aldeko ekitaldian parte hartzeko. Igandeko ekitaldiko minutuko laburpena.
Larunbatean urteko bigarren maiatza jaso zuten bakaikuarrek. Oraingoan herrian, San Juan plazan, jaso zuten. Han festak pasa arte egonen da. Maiatzean mendi gainean azkar jarri bazuten, larunbatean a…