Motxila 21en jaialdi handia

Guaixe 2015ko abe. 11a, 17:30
Motxila 21 taldeko kideak.

Hainbat rock musikari ezagunek taldearekin joko dute Iruñean bihar. Sarrerak agortu dira.

Nafarroako Down Sindromea Elkartearen 25. urteurrenaren ospakizunen barruan, elkarteko kide eta laguntzaileek osatutako Motxila 21 taldearen kontzertua antolatu dute. 10 urte ditu taldeak eta 25 bat musikarik eta kolaboratzailek osatzen dute; haien artean daude Aintzane (saxofoia) eta Ainhoa Lizarraga (akordeoia) dorrobarrak. Biharko kontzertuan Fito, Gari, Jesus Cifuentes (Celtas Cortos), Fermin Muguruza, El Drogas, Kutxi Romero eta Fermin Goñirekin batera kantatuko dute. Javier Coronasek aurkeztuko du jaialdi berezia.