Kontzejua, dagoenarekin aurrera

Guaixe 2016ko eka. 17a, 09:51

Dorraoko Kontzejuak 51.500 euroko aurrekontua du aurten. Diru kopuru horrekin eskaintzen dituen  zerbitzuak mantendu eta kaleak berritzeko eskatu zuten mailegua pagatzeko, gutxi gehiagorako iristen zaio. Hala jakinarazi digu Iñaki Gaulabur Razkin kontzeju-buruak. “Asmoak bai baina dirurik ez dagoenez luzerako utzi ditugu hainbat asmo.” Esaterako, herriarena den maistruban etxeko teiladura konpontzea izan daiteke haietako bat.