Hilerria handitzeko lanak

Guaixe 2013ko ira. 12a, 19:57
Kisusgileak Ekaiko hilerria berritu eta handitzeko lanetan ari dira egun hauetan. Ekaiko Kontzejuak Toki Administrazioko Departamentuaren lau urteko planeko diru-laguntzen deialdia aurkeztu zuen lana eta joan zen urtean egitekoak ziren. Baina atzeratu egin da. Hilerria konpontzeko premia zuen. Hala azaldu digu Ekaiko kontzeju-buru Jesus Angel Ongai Sanzek:"lurrak behera egin zuen eta gainean zeuden horma-hobiak zartatu egin ziren". Horren ondorioz, hilkutxaren bat hilerrian utzi ondoren ez zegoen bueltatzerik. Gainera, hilerria sasiak janda zegoela eta txukuntzeko premia larria zuela gehitu du Ongaik. Kontzejuak 60.040 euroko inbertsioa eginen du (14.747 euroko diru-laguntza) hilerriko lanetan. Aipatutako horma-hobietako matxurak konpontzeaz gain, hilerriko atea zabalduko dute eta horrela hilkutxak erosoago sartzeko aukera izanen dute. Gainera, hilerria iparralderantz handitu eginen dute, 7 metro zabal eta 12 bat metro luzeko azalera gehituko zaio eta horma-hobi ilara bat gehiago jasoko dute. "lan horiekin hilerria ongi utzi nahi dugu" azpimarratu du Ongaik. Martxan diren lanak bukatu ondoren "30 urterako lanak despeditu ditugu" azaldu du Ongaik. Ekain premiak badituzte ere, kontzejuak dirurik ez duela azaldu du. Egitekoen artean zerrendatu ditu herri-lurretako itxiturak berritzea, kaleetan jasota dagoen porlan zatiak konpontzea edota telefono kableak lurperatzea (duela 3 urte argiteria publikoko eta argindarrekoak lurperatu zituzten). ErmitaHilerriko lanekin batera, hari itsasia dagoen San Lorenzo ermitako teilatua ere berritzen ari da Ekaiko kontzejua. Eraikina ia aurri egoeran zegoela eta denei botatzea pena ematen ziela azaldu digu kontzeju-buruak. Arakilgo Udalak ibarreko tokiko ekonomia aktibatzeko planeko diru-laguntzarik gabe ermitako teilatuko lanak ez zirela eginen aitortu digu Ongaik. San Lorenzo ermitak balio artistikorik ez badu ere, historikoa du. Han Arakilgo batzarra bildu izan da. Esaterako, 1.734ko garilaren 22an Arakilgo agintariak ermitan bildu ziren, IraƱetaren sezesioaz hitz egitera. Horregatik Kultura Departamentuak ez du eraikina botatzen utzi. Eguraldiak eta lapurrek egin diote kalte, egoera penagarri horretan gelditu arte. Aspaldi ez da prozesiorik egiten. Artzapezpikutzak bere izenean jarritako ondasunen artean ez dago Ekaiko ermita.