Iban Resano aurrera Banakako Urrezko Aizkoran

Guaixe 2013ko api. 8a, 13:15
Binakako Urrezko Aizkora despedituta, Banakakoaren txanda dator orain. Hasi da txapelketa, kanporaketa moduan, eta asteburuan bi jardunaldi jokatu dira. Aizkolariek ondoko lana egin zuten: lehen fasean 45 ontzakoa moztu; bigarrenera sailkatutakoek kana-erdikoa erdibitu eta bukaerako fasera sailkatutakoek 60 ontzakoa moztu. Zerainen jokatutako kanporaketan Kañamares III.a, Arkaitz Jauregi, Iban Resano dorrobarra eta Zaldua heldu ziren azken fasera. Bi hoberenak sailkatzen ziren hurrengo faserako, eta sorpresa emanez, 60 ontzakoa mozten Kañamares III.ak Jauregi hartu zuen menpean, eta Iban Resano dorrobarrak Zalduari irabazi zion. Hortaz, dorrobarrak aurrera egin du Banakakoan, Kañamares III.arekin batera. Bestalde, Bilbon, Alkizalete II.ak eta Eneko Otañok lortu zuten aurrera egitea.Igandean LeitzanIgandean beste kanporaketa bat jokatuko da Leitzan, 12:00etan, eta tartean ariko da Iban Resano.