Udalak Kattukako matrikula diruz-lagunduko du

Guaixe 2013ko urr. 31a, 17:45
Ergoienako Udalak jaiotzak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzan aldaketa egin du. Orain arte Ergoienan jaiotako haurren gurasoei diru-laguntza ematen zien udalak: 400 euro aurreneko umea izatean, 700 bigarrena denean eta 1.000 hirugarrenaren kasuan. Horiek bere horretan mantendu ditu eta laguntza jasotzeko beste aukera bat gaineratu du: Kattuka haur eskolako matrikula. Lakuntzako eta Arbizuko udalek sustatu dute Kattuka eta bi herrietako haurrez aparte inguruetakoak hartzen dituzte. Bi udal sustatzaileetako herrietako haurren gurasoek gehiago ordaindu behar dute. Ergoienako Udalak ordenantzaren aldaketa onartuz gurasoei haur eskolako gastuan laguntzea onartu du. BaldintzakOrdenantzak aurten 4.000 euroko diru poltsa du. Joan zen urtean udalak diru-laguntza bakarra eman zien guraso dorrobar batzuei. Aurten, oraingoz, Lizarragako bikote batek jasoko du. Horretarako hiru baldintza bete behar dira. Lehena, Ergoienan erroldatuta egotea. Bigarrena, Ergoienan bizitzea eta, azkena, udalarekin inolako zorrik ez izatea.