Bake epaile bila

Guaixe 2014ko abu. 1a, 11:36

Ergoienako Udalak jakinarazi du bake epaile titular postua hutsik dagoela. Kargu hori betetzeko deialdia egin du udalak. Interesatuek gaurtik aurrera hamabost egunez euren eskaerak udaletxean aurkezteko aukera dute. Beti ere gaitasun eta bateragarritasun baldintzak bete behar dituzte hautagaiek.