Ergoienako Bira, irailaren 20an

Guaixe 2014ko ira. 10a, 17:00

Izena ematea egunean bertan egin beharko da

Ergoienako Udalak antolatuta, irailaren 20an jokatuko da Ergoienako X. Bira, Sakanako Koparako baliagarria izango dena, Lizarragan, 17:00etan hasita. Lizarraga, Unanu eta Dorrao bitartean 8,5 km-ko proba izango da. Izena ematea egunean bertan egin beharko da, 16:00etatik aurrera.