Hormigones Oskiaren jarduera arautzeko bidean

Guaixe 2013ko ira. 24a, 15:15
Hurbileko harrobiko lehengaiarekin eraikuntzarako materialak egiten ditu Hormigones Oskiak Errotzen, Txarruka, Basalde eta Ermitagaina dermioetan. Enpresa aspalditik dago han. Baina Arakilgo Udalean kexu ziren, enpresan nola lan egiten ari ziren, ingurumen arloan eta legedia betetzen zen ere ez zekitelako. Enpresa jarduna erregulatzeko hiru aldeko akordioa lortu da Arakilgo Udalaren, Nafarroako Gobernuaren eta Hormigones Oskiaren artean. Adostutakoaren arabera, enpresak dagoeneko jarduera sailkatuko udal-lizentzia eguneratzeko txosten teknikoa aurkeztu du udalean.