Memoria ariketa El Drogas eta La (Des)Memoria Bandekin

Guaixe 2015ko urr. 30a, 13:17

 

Larunbatean, 22:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Irailaren 6an Urbasan fusilatutakoei omenaldi bikoitza. Irailaren 19an Urbasako duela 79 urteko hilketei buruzko hitzaldia. Eta Etxarri Aranazko Udalaren memoriaren inguruko zikloa ixteko El Drogas eta La (Des)Memoria Band taldearen kontzertua izanen da. Laukotea izanen da eszenatoki gainean: Brigi Duke (bateria), Eugenio Aristu, El Flako (baxua eta koroak), Txus Maravi (gitarra elektrikoa eta koroak) eta Enrique Villarreal, El Drogas (ahotsa, gitarra akustikoa eta elektrikoa eta armonika).

Musikarien emanaldia maila kolektiboan eta indibidualean izan daitekeen memoriari edo memoria faltari buruzkoa da. 1936koa gogoan, Barricadak La tierra está sorda diskoa argitaratu zuen 2009an. Disko hartako kantuen bertsioak joko ditu laukoteak Etxarri Aranatzen. Eta haiekin tartekatuko ditu El Drogasek 2013an argitaratu zuen Demasiado tonto en la corteza disko hirukoitzeko lehen diskoko, Alzheimer, kantuak.