Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2017

Lazkoz finalerako ongi kokatuta

Guaixe 2017ko mar. 20a, 08:57
Berako seikotea. Eneko Lazkoz Martinez etxarriarra eskuinean. Argazkia: Nafarroako Bertsozale Elkartea.

Asteburuan jokatu dira 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketako aurreneko bi final-erdiak. Haiek irabazi dituzten bertsolariak, Julio Soto Beran eta Xabier Maia Antsoainen, finalerako zuzeneko txartela eskuratu dute. Hirugarren eta azken final-erdia falta da, Agoitzen igandean jokatuko dena. Han banatuko da finalerako azken zuzeneko txartela. Gainera, puntuazioaren arabera finalerako zein bost bertsolari sailkatuko diren jakinen da.

18 bertsolarietatik 12 lehiatu ondoren Eneko Lazkozek finalean sartzeko aukera du. Izan ere, larunbateko Berako kanporaketan etxarriarra bigarren sailkatu zen. Eta bi saioetako sailkapenaren ondoren ere bigarren delako.

Sailkapena  
Bertsolaria Puntuak
Julio Soto Ezkurdia 422.50
Eneko Lazkoz Martinez 401.50
Xabier Maia Etxeberria 392.00
Ander Fuentes Mujika, Itturri 383.50
Xabier Terreros Gartzia 381.50
Kotte Plaza Etxenike 377.50
Saioa Alkaiza Guallar 373.00
Iker Gorosterrazu Elizagoien 370.00
Iñigo Olaetxea Alzugarai 367.00
Josu Sanjurjo Alzuri 364.50
Alazne Untxalo Erregerena 358.00
Mikel Lasarte Zia 337.50