Etxarrik 0 eta 2 irabazi zion San Jorgeri, Iruñan

Guaixe 2019ko urt. 21a, 13:21

Preferente maila. 16. jardunaldia: Etxarri Aranatz 0 – San Jorge 2

Etxarrik garaipen garrantzitsua lortu zuen Sanduzelain San Jorge taldearen kontra. Oso partida lehiatua izan zen, lehen zatian batez ere, eta kontrakoa ederki presionatu zuten bi taldeek. Atsedenaldira husnako berdinketarekin iritsiko zirela zirudienean, San Jorgekoen akatsez baliatu zen Etxarri eta Saez de Asteasuk eta Goikoetxeak gol bana sartu zuten oso tarte laburrean. Horrela, etxarriarrak bi goleko errentarekin joan ziren etxarriarrak atsedenaldira.

Bigarren zatian nahi eta ezin, horrela ibili ziren San Jorgekoak. Aukerak izan zituzten, baina baloia ez zen Etxarrikoen atean sartu, defentsa bikaina egin baitzuten etxarriarrek. Azkenean, markagailua ez zen gehiago mugitu eta 3 puntuak Sakanara etorri ziren.

Lagunak taldea da preferente mailako liderra (30 puntu) eta Etxarri Aranatz 9.a da (22 puntu). Asteburuan Etxarrik sailkapenean 18 punturekin 12.a den Doneztebe hartuko du San Donato zelaian.