Goñi eta Aribe hamargarrenak Kontrabandisten Rallysprintean

Guaixe 2016ko aza. 16a, 11:56

Beola eta Iratzoki gailendu ziren

Asteburuan I. Kontrabandisten Rallysprinta jokatu da Zugarramurdi-Urdaxen. Parte-hartzaileek hiru eremu osatu behar zituzten eta azkarrenak Joseba Beola eta Jose Luis Iratzoki (Mitsubishi Evo X) izan ziren (34:46). Sakana Motorsport taldeko Etxeberriko Garikoitz Goñi pilotua eta Iñaki Aribe kopilotua (Renault Megane) hamargarrenak sailkatu ziren (41:11).