Martijaren aukera: Aspek atzelari garrantzitsuen taldean sartu nahi du Etxeberrikoa

Guaixe 2017ko mai. 9a, 14:39

Ostiralean, Zaldibarren, Altuna III.arekin osatuko du bikoa Martijak, Ezkurdia eta Zabaletaren kontra aritzeko

Barriolaren erretiroak hutsune handia utzi du Aspen. Horri Zubietaren baja luzea gehitu behar zaio, belaunean dituen arazoak ez baititu gainditzen etxarriarrak. Aspen atzelari garrantzitsu hauen bajak estaltzeko aukerak aztertzen ari dira eta Julen Martija da aukeratuetako bat, Tolosarekin eta Erostarberekin batera.

Horrela, Aspek Martija puntako pilotariekin batera programatu du ostiralean 21:30ean Zaldibarren duen jaialdirako (ETB1). Martijak Altuna III.arekin osatuko du bikoa eta Joseba Ezkurdia arbizuarra eta Etxeberrikoaren lagun mina eta erreferentea den Jose Javier Zabaleta etxarrendarra izango ditu aurkari. Ea Etxeberrikoak maila ematen duen eta hemendik aurrera onenen artean ikusten dugun.