mar 28, 13:00 Sakana
2.800 lekuko-aldaketa, 4.900 eramaile eta 11 egun eta 10 gau pasa ondoren, 23. Korrikak bere ibilbidea despeditu zuen Baionan. AEK-ko Itsasi euskaltegiko Sakanako Korrika arduradun Aitor Irigoien Irigoienek Sakanaren erantzuna eskertu du, eta euskaraz hitz egitea eskatu du
Korrikak ibarra zeharkatu eta ondorengo egunean jo genuen AEK-k Altsasun duen Itsasi euskaltegira. 2B-1 mailakoen gelara pasatu gara. Ikasketa prozesuaz galdetuta, aho batez erantzun dute, baietz, aurrera egiten ari direla.