Imanol Erbiti 9. Paris-Roubaix lasterketan

Guaixe 2016ko api. 11a, 14:01

Urte berean Flandeseko Tourrean  eta Paris-Roubaixean Top tenean sailkatu den lehen nafarra

Parix-Roubaix lasterketan, 257 KMko egun bateko lasterketan, Imanol Erbitik beste pausu bat eman du bere ibilbidean, kurrikuluma handitu eta erakutsi du lan eginez eta iraunkortasunez ez dagoela ezer aurre egiten dionik.
"Ez da ihesaldi erosoa izan, oso azkar joan gara. Ez dugu haizea hartzeko une bat bera ere izan, harrapatu gaituztenean km bakoitza tortura bat izan da", Imanol Erbitiren adierazpenak. Uneoro erritmoa mantentzen saiatu zen, nahiz eta aitortu zuen aurrean zihoazenak berak baino indar gehiago zutela.
Bestalde, Chente García Acostaren esanetan, Movistar taldeko kirol zuzendariaren esanetan, taldearentzako onena Erbiti ihesaldian sartzea zen taldearen ahaleginaren helburua hori baitzen. Zuzendariaren esanetan zorteak zerikusi handia izaten du lasterketa honetan eta uneoro Erbitiri energia aurrezteko eta ahalegina dosifikazteko eskatu zion.
Lasterketako irabazlea Mathew Hayman (Orica) izan zen, 257 KMak 5:51:53ko denbora eginez eta Imanol Erbiti 9.a,  irabazlearengandik 1:07ra helmugaratuz.

Imanol Erbitik aste borobila egin du, 7. amaitu zuen Flandiako Tourrean eta 9. Paris-Roubaixean. Belgikako lasterketan nekatuta amaitu zuen baina ongi errekuperatu eta atzo sasoian dagoela erakutsi dugu.