Nafarroa urrezkoa Espainiako 3D Arku Txapelketan

Guaixe 2016ko uzt. 26a, 11:10
Iriarte, Nafarroako selekzioarekin. Artxiboa

Tartean zegoen Jose Luis Iriarte arku jaurtitzaile sakandarra

Garilaren 9an eta 10ean Espainiako 3D Arku Txapelketa jokatu zen, Talavera de la Reinan (Toledo) sekulako beroarekin. Tarteka 40 grado gainditu zituen termometroak. Nafarroako selekzioak 15 kide zituen, 10 gizonezko eta 5 emakumezko, tartean Hiriberriko Jose Luis Iriarte, eta primerako lana egin zuen. Taldekako txapelketa irabazi zuen Nafarroak, eta Emakumezkoen Arkuan txapeldunordea izan zen.  

Ekitaldian 3D Liga Nazionaleko dominak banatu ziren eta Jose Luis Iriartek gizonezkoen longbow mailako urrezko domina jaso zuen.