Erbitiren erorikoa Flandiako Tourrean

Guaixe 2017ko api. 3a, 16:06

Eskuetan zauri arinak izan zituen

Igandean jokatu zen 101. Flandiako Tourra (259 km). Philippe Gilbert (Quick Step) izan zen garailea, helmugara bakarrik helduta (6:23:45). Movistar Team taldeko Imanol Erbitik ongi ibiltzea espero zuen. Aurreko urtean seigarrena sailkatu zen Hiriberrikoa, baina aurten ez zuen zortea alde izan eta erorikoa izan zuen. Eskutan zauri arinak izan zituen Erbitik.