Patroiaren eguna bertan da

Guaixe 2016ko abe. 25a, 08:33

Olentzeroren bisita eta eguberri-egunaren ondoren, astelehenean, ihabardarrek Doneztebe patroiaren eguna ospatuko dute, ibarreko azken festa. Eguerdian patroiaren omenezko meza izanen da. Ordu batean haurrendako bazkaria iragarri dute eta mahaitik jaso ondoren, 14:30etik 18:00etara, haiendako begiraleek gidatutako tailerrak izanen dira. Helduak bazkaltzera 14:30ean eseriko dira. Bazkal ondorengoa kantatuz eta dantza eginez animatuko dute.