Okiñenaren lana Huarte Zentroan

Guaixe 2017ko api. 3a, 09:00

Uharte Iruñeko arte garaikideko zentroan 11 erakusketa ikusgai dago ostiraletik maiatzaren 7ra arte. 11 artistaren proiektu banak osatzen dute erakusketa, guztien lanen arteko hizketaldia izan nahi duena. Sortzaileen artean Mikel Okiñena irurtzundarra dago. Neon eta argon gasekin esperimentazioa egiten ari da Okiñena. Haiek berotzean, dardara eta argia ematen dute. Ikerketa horretan argien trazuak eta inkontzientearen keinua lantzen ditu eskultoreak. Eta sortutako argiak dira erakusketan ikusgai jarri dituenak.

Erakusketan dauden egile guztiek Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak arte plastiko, ikusizko eta berritzaileei emandako diru-laguntza jaso zuten joan den urtean eta euren proiektuak erakusten ari dira egun. Gainera, 11k Garazi Ansare arte-kritikariarekin hizketatuko dira, han egonen da Space London arte-ekoizpen espazioko zuzendari Anna Harding.