Irurtzungo festak iragartzeko kartel lehiaketa deitu dute

Guaixe 2017ko api. 26a, 18:35

Irurtzungo festak garilaren 19tik 23ra izanen dira aurten. Haiek garaiz iragartzeko kartela nahi du udalak eta, horregatik, 27. kartel lehiaketa antolatu du udalak. Irurtzungo festekin zerikusia duten gaiei buruzkoa izan beharko dira aurkezten diren kartelak. Lehiaketak bi maila izanen ditu: haurrena, 14 urte bitartekoa, eta helduena.

Lehiaketara aurkezten diren kartelak jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dute. Eta bete beharreko neurri batzuk ere izan beharko dituzte: helduen mailan 42 x 60 cm eta haurren mailan  29,5 x 42 cm (A3), beti ere, kartulina gainean aurkeztuta. Plika sistema erabili beharko da lanak aurkezteko. Lan guztiek, ezinbestean, honako testua izan behar dute: Irurtzungo festak uztailak 19-23 julio 2017 Fiestas de Irurtzun. Lanak maiatzaren 31ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira Irurtzungo udaletxean. Maila bakoitzeko sari bakarra emanen da, 150 euro haurren mailan eta 400 euro helduen mailan.