XXV. Irurtzungo Pilota Txapelketa, Labritera

Guaixe 2017ko mai. 12a, 09:49

Ostiraleko jardunaldia Iruñeko Labritek hartuko du, 18:45etik aurrera

Afizionatuen mailako Irurtzun Txapelketako asteburu honetako jardunaldia Iruñeko Labrit pilotalekuak hartuko du. Antolakuntzako Migeltxo Berazak adierazi digunez, Nafarroako Pilota Federazioak ostiraletan partidak antolatzen ditu Labriten, eta Irurtzungo txapelketako aste honetako jardunaldia bertan txertatzea begi onez ikusi dute.

Txapelketa apirilaren hasieran abiatu zen eta garagarrilaren 10ean, Irurtzungo Trinitate festetan despedituko da. Puntako pilotari afizionatuak lehiatzen ari dira, 8 bikote promesen mailan eta 28 bikote senior mailan.


Irurtzun Pilota Txapelketa. Gaurko jardunaldia
18:45ean, Labriten
Etxeberria-Peñas / Olazabal-Eulate
Olano-Perez / Zubizarreta-Garmendia

Aurreko asteburuko emaitzak
Ostiralean:
Espinal-Peñas 22 / Etxegarai-Galartza 14
Ollo-Aizpitarte 16 / Adonis-Aranguren 22

Larunbatean:
Vidan-Telletxea / Otxandorena-Landiribar
Murgiondo-Aranburu / Zubizarreta-Garmendia