Euskeraren Jatorria elkarteak biltzarra eginen du

Guaixe 2017ko mai. 12a, 11:55

Euskera eta euskal sena gai hartuta ariko dira larunbatean, 9:30eetatik aurrera kultur etxean.

Gure hizkuntzaren jatorria zein den ez dakigu. Horri buruzko hainbat proposamen eta teoria daude. Eta hain zuen argibideak opatzeko horiek jaso, zabaldu eta eztabaida sustatzea du helburu Euskeraren Jatorria elkarteak. Euskararekin batera, beste hizkuntzei buruz dauden teoriak ere plazaratzen ditu elkarteak, hizkuntzen arteko harremanak hobe ezagutzeko, iberiera besteak beste. Euskararen jatorriari buruzko gune parte hartzaile bat eratu nahi du elkarteak, zeinetan teoriak begirunez eztabaidatzen diren.

Elkarteak urteroko biltzarra Irurtzunen egitea erabaki du. 11. aldia izanen da Euskeraren Jatorria elkarteak biltzarra eginen duena. Azken urteetan bezala gai baten inguruan arituko dira biltzarrean: euskera eta euskal sena. “Euskarak euskaldunoi ematen digun nortasuna, hau da, hizkuntzaren bidez zein mundu ikuskera garatzen eta osatzen dugun, hizkuntzaren bidez nola azaltzen garen mundu honetara”.

Euskeraren Jatorria elkartetik azaldu dutenez, “euskerak berdintasuna bilatzen duen hizkuntza dugu, generoen artean eta gizarte maila guztien artean. Euskera bizikidetza errazten duen hizkuntza da, taldea lehenesten duelako. Euskera ekologia bultzatzen duen hizkuntza da, izenak tokiek ezarritakoak direlako eta ez alderantziz. Euskal senaren gaia zinez berezia da.” Zortzi hizlariren aurkezpenak, mahai ingurua eta Artetako museora bisita dira egitarauaren ardatza.

Egitaraua
9:30ean Harrera, akreditazioa eta liburuen erakusketa.
9:45ean Agurra eta Biltzarraren aurkezpena.
10:00etan Agurtza eta Aintzane Lazkano Lizundia: Komunitate bat egituratzeko hizkuntza: elkar,
lagun, ote-ei-omen, -ok, …
11:00etan Felix Zubiaga Legarreta: Ekologiazko armonikak euskeran.
11:45ean Atsedenaldia.
12:15ean Odon Ulibarrena Iroz: Gizabidearen zehar Eskuaraz.
12:45ean Jabier Goitia Blanco: Giza harremanen arloko euskerazko eta gaztelerazko berben
etimologiak.
13:15ean Mahaingurua: Euskerak Euskal Herriaren nortasunean eragina ahal dauka?
14:00etan Bazkaria.
16:00etan Artetako Museo Etnografikora bisita.
18:00etan Felix Rodrigo Mora: Convivencia, comunalidad y lenguaje.
18:30ean Luis Agirre Colon: Semblanza de Imanol Agirre y Vinculos del Euskera con las lenguas
del mundo
19:15ean Antonio Arnaiz-Villena: Licenciado Poza: el Euskera es el antiguo lenguaje de las Españas.
19:45ean Iruña-Veleia: azken albisteak eta world kafea partaideen iritzi eta proposamenak jasotzeko.
20:15ean Biltzarraren amaiera.

Izena emateko
Informazioa eta izena emateko: euskerarenjatorria@gmail.com. Zenbatekoa: 45 € bazkaria, bisita eta gidaliburua barne. Ikasle edo langabetuek: 30 €. Izen-abizenak aipatuz ekarpenak Kutxabanken ( 2095-5092-01-1063635469) edo Laboral Kutxan (3035-0038-91-0380081747) egin daitezke.