Xota jubenila Espainiako Kopako final laurdenetan erori zen

Guaixe 2019ko eka. 12a, 12:51

Maristas Valenciak 0 eta 6 irabazi zion Irurtzungo taldeari

Osasuna Xota jubenilen mailako taldea Espainiako Kopako azken fasea jokatzeko sailkatu zen. Fase hori asteburu honetan jokatu zen, Las Rozasen. Tamalez, final laurdenetan txapelketatik kanpo geratu zen talde irurtzundarra, Maristas Valenciaren kontra 0 eta 6 galdu eta gero. Nolanahi ere, denboraldi bikaina egin du Irurtzungo taldeak, Nafarroako liga irabazi eta Espainiako Kopako azken fasera sailkatu delako.