Kontzertua Pikuxarren

Guaixe 2024ko eka. 11a, 11:27

Ekainaren 15ean, larunbata, Duo Recuerods taldearen konzertua izanen da, Pikuxarreko plazan.

Udaren hasierarekin batera hasiko da Pikuko kontzertuak zikloa. Ekainaren 15ean, larunbata, Duo recuerdos taldearen kontzertua izanen da, 19:00etan, Pikuxarreko plazan. Mikel Sangalo eta Rafa Cano musikariek osatzen dute oroitzapenen bikotea. Betiko abestiak kantatzen dituzte, gehienbat euskaraz, baina baita portugesez eta gaztelaniaz ere. Errepertorioaren barruan mexikarrak, Xalbadorren Heriotzean edo Txoria txori ez dira falta.

Ekainaren 27an, ostirala, Ane Marija bakarlaria izanen da Pikuxarreko terrazan.